Bost zarauztarrek parte hartuko dute Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 4a, 10:08

Iaz Usurbilen jokatu zuten lehiako irudia. (Noaua.eus)

Aian izango da lehia, uztailaren 11n, 17:30ean hasita, eta bertan izango dira Iraitz Arruti, Iñigo Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi eta Xabat Olaizola zarauztarrak. 

Aiako probalekua herri kirolen plaza izango da beste behin. Izan ere, uztailaren 11n Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa jokatuko dute bertan, arratsaldeko 17:30ean hasita. 

Bertan parte hartuko dute Iraitz Arruti, Iñigo Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi eta Xabat Olaizola zarauztarrek, baita Jagoba Otaegi aizarnarrak eta Beñat Telleria lasartearrak ere.

Lehia zuzenean emango du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Facebookeko bere kontutik. Bere aldetik, sarrerak probalekuko leihatilan egongo dira salgai egunean bertan 10 euroren truke, 16:30etik aurrera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide