Adur Amatriain, Abanca Pantin Classic Galicia Pro surf txapelketako irabazle

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 4a, 18:32
(Classic Surf Pro)

Txapelketa aparta egin du zarauztarrak, eta, besteak beste, Aritz Aranburu eta Ruben Vitoria kaleratu ostean, garaipena lortu du surflari gazteak. 

Gaur jokatu dute Abanca Pantin Classic Galicia Pro surf txapelketako finala Galizian, eta gauzak ondo baino hobeto egin ostean, garaipena lortu du Adur Amatriain surflari zarauztarrak. Finala Joan Duru frantziarraren aurka jokatu du zarauztarrak, eta 13,23 puntu lortu ostean irabazi du txapelketa - Duruk 10,83 eskuratu ditu-.

Ez da herriko parte hartzaile bakarra izan. Aritz Aranburu eta Ruben Vitoria ere bertan izan dira, baina biak kaleratzea lortu du Amatriain surflari gazteak, lehenengoa final laurdenetan eta bigarrengoa finalerdietan.

Bere aldetik, Nadia Erostarbe zarauztarrak ere parte hartu du emakumezkoen lehian, baina 16. txandan kaleratua izan da. Txanda berean galdu dute Anette Gonzalez eta Janire Gonzalez zumaiarrek ere. 

Argazkiak: Classic Surf Pro