Bolada onean jarraitzen du Badok 13 ontziak

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 5a, 10:00

Arraunlari Beteranoen Elkartearen La Salve ligako oraina arteko jardunaldi guztiak irabazi ditu Badok 13 traineruak, eta larunbatean beste horrenbeste egin zuen Sestaon.

Beteranoen Sestaoko 12. Bandera etxera ekarri zuten Zarauzko Arraunlari Beteranoek, beste behin, gainerako ontziak baino puntu bat gehiago direla erakutsi ondoren. Aurkari zuzenena Pontejos izaten ari da azken estropadetan, eta uretan 5 segundoko aldea atera zion; ondoren, handicap-arekin, aldea 10 segundora areagotu zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide