Akatsa egon da TAOko binetaren kobrantzan

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 6a, 09:04

Bigarren kobrantzari uko egiteko jakinarazi die erabiltzaileei zerbitzua kudeatzen duen Gertek SA enpresak, eta zenbateko hori ahalik eta azkarren itzuliko zaiela.

Zarauzko TAO zerbitzua kudeatzen duen Gertek SA enpresak jakinarazi du bi aldiz kobratu zaiela 2021eko binetaren ordainketa helbideratua daukaten erabiltzaileei. Arrazoitu dutenaren arabera, giza akats baten eta banku-erakundearekin gaizki ulertu baten ondorioa izan da.

Enpresak barkamena eskatu nahi du ordainketa helbideratua duten zerbitzuko abonatuen artean akats horrek sortutako eragozpenengatik, eta erabiltzaileei jakinarazten die bigarren kobrantzari uko egiteko aukera dutela. Era berean, adierazi du kobrantza bikoiztuta jaso dutenei ahalik eta lasterren itzuliko zaiela zenbateko hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide