Urpeko arrantzalearen bila jarraitzen dute Lekeition

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 6a, 09:37

(SOS deiak)

Ertzaintzak jakitera eman duenez, AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat ere ari da bilaketa lanetan, larrialdi zerbitzuekin batera. Gaur goizeko lehen orduan berrartu dute bilaketa.

Igande arratsaldeaz geroztik desagertuta dagoen 24 urteko urpeko arrantzale zarauztarraren bila jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek Lekeitio inguruko uretan. Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroak eta Ertzaintzaren, Itsas Salbamenduaren eta Gurutze Gorriaren ontziak ari dira lan horretan eta, gaur goizetik, baita AZTI zentro zientifiko-teknologikoaren barku bat ere. Ontzi hori espezializatua dago batimetrian, eta urpeko kartografiako doitasun handiko sonar bat du.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide