Uztaileko kanpaina jarri du abian Murkilek

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 6a, 14:30

Uztailaren 18a bitartean Murkil elkarteko fideltasun txartelarekin ordainduz gero, doan atera dakizkioke erosketak bezeroari. Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta horiek ez dira ordaindu beharko. Bezeroek ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren ala ez.

Murkil Txartela lortuz gero, bezeroek elkarteko dendetan erabili dezakete eta kanpaina berrietako abantailez balia daitezke. Txartela lortu nahi duenak Nafarroako Caja Ruralera jo dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide