'Hitza plazaz plaza' ekimenak Zarautzen egingo du geldialdia larunbatean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 7a, 09:00

"COVID-19aren eta horren kudeaketaren inguruko informazioa" helaraztea izango dute xede eta, horretarako, megafoniadun furgoneta herriko kaleetatik ibiliko da larunbatean.

Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Zarautzen egingo du geldialdia Hitza Plazaz Plaza ekimenak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, "COVID-19aren eta horren kudeaketaren inguruko informazioa" emango dute.

Hala, 17:00etan herriko kaleetan eta inguruetan ibiliko da egitasmoaren furgoneta megafoniaz lagunduta, eta 18:30ean ekitaldia egingo dute Musika Plazan. Horren ostean, Mari Carmen Basterretxea antropologoak hitzaldia emango du toki berean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide