Adarretatik jaialdiaren egitaraua, prest

Maialen Etxaniz-Mireia Galarza 2021ko uzt. 7a, 10:00

Uztailaren 15etik 18ra izango da Adarretatik musika jaialdia, eta antolatzaileek lau talde edo musikari erakargarri ekarriko dituzte Modelo aretoko agertoki gainera. Aurten, gainera, hainbat gonbidatu zarauztarren presentzia izango da zuzenekoetan.

EGITARAUA

Uztailak 15, osteguna
20:30. The Cherry Boppers + Lidia Insausti 'Arima Soul'

Uztailak 16, ostirala
20:30. Martin de Marte

Uztailak 17, larunbata
20:30. Irregular Roots + King Konsul

Uztailak 18, igandea
19:30. Amaia Zubiria, Karlos Gimenez, Gonzalo Tejada & Luis Camino

Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira kontzertua hasi baino bi ordu lehenago Modelo aretoko txarteldegian. Pertsona bakoitzeko lau gonbidapen eskuratu ahal izango dira gehienez ere.