2020ko Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa berrabiaraziko dute

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 7a, 12:30

Zurekin ostalarien elkarteak espero du urrian jarraitu ahal izatea iaz eten behar izan zuten txapelketa.

Pandemiaren eraginez, 2020ko Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa eten egin behar izan zuten iazko martxoan, eta, orain, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak txapelketari berriro heltzea erabaki du. Antolatzaileek eginiko aurreikuspenen arabera, urrian berrabiaraztea espero dute eta expres formatuan jokatuko da, udalarekin koordinatuz eta parte hartzaileen segurtasuna uneoro bermatuz.

Txapelketa jokatzerik ez balego, bertan behera uztea erabakiko litzateke azkenean, eta sariko dirua bikote parte hartzaileen artean banatuko lukete. Guztira, 80 bikotek baino gehiagok eman zuten izena iaz mus txapelketan, eta astero ondorengo zortzi taberna edota jatetxeetan egiten zuten jokoan: Euskalduna, Iruña, Itsaski, Itxas-Lur, Karlos Arguiñano, Tivoli, Txiki Polit eta Xoxoa. Orotara, 9.000 euro banatuko ditu saritan Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide