'Zorionak Marimotots!' ikuskizunaz gozatu ahal izango dute gaur herriko haurrek

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 8a, 10:45

Antzerkia Familian programak jarraipena izango du uda osoan, eta datozen asteetan Villa Manuelako frontoian izango dira etxeko txikienentzako ikuskizunak. Lehena gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Porrotx eta Marimotots pailazoen Zorionak Marimotots! lanarekin.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartu dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Modelo aretoko leihatilan, saioa hasi baino ordubete lehenago, 18:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide