Elkarretaratzera deitu dute atzoko hilketa matxista salatzeko

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 8a, 16:00

Gizon batek labankadaz hil zuen atzo goizean Pilar B. J. Murchanten (Nafarroa). Hilketa matxista salatzeko eta gaitzesteko, eta, bide batez, biktimaren senide eta lagunei elkartasun feminista adierazteko, elkarretaratzera deitu du Zarauzko Koordinadora Feministak biharko, uztailaren 9rako; 19:00etan izango da, Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide