Donostia Cup txapelketaren partidak jokatzen ari dira Astin

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 8a, 12:30

WSS Barcelona taldea Astiko zelaian.

Donosti Cup lagunarteko futbol txapelketa jokoan da, eta Zarautz da txapelketaren egoitzetako bat. Hain zuzen ere, joan den astelehenetik egunero ari dira partidak jokatzen Astiko belar artifizialezko nahiz belar naturaleko zelaietan.

Gaur arte, maila desberdinetako sailkapen faseko neurketak jokatu dituzte, gizonezkoen nahiz emakumezkoen kategorian. Gaur arratsaldean, final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatuko dituzte, 15:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide