Johan Rockström zientzialaria izango dute bihar hizpide Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 8a, 18:00

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta doakoa izango da.

Photomuseumen izan ohi den asteroko Gela programaren barruan, Johan Rockström zientzialari suediarrari buruzko saioa egingo dute bihar, ohi bezala, 18:00etatik aurrera, Photomuseumen bertan.

Aste honetan protagonista ezohiko samarra izango dute, normalean kultura arloko adituak aztertzen baitituzte. Bihar, ordea, iraunkortasun globalari buruzko gaietan aditua den zientzialaria izango dute hizpide.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide