Bertso musikatuak eta Basarri Bertsopaper Sariaren banaketa izango dira gaur

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 9a, 11:00

Villa Manuelako pilotalekuan egingo dute saioa. Ohi bezala, Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko kideek hainbat sorta abestuko dituzte, zuzeneko musikaz lagunduta.

Gaur gauean hasiko da Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako Bertso Astea. Osasun egoera tarteko, ekitaldiak murriztu egin behar izan dituzte, baita beste hainbat kontu egokitu ere, baina egin, egingo da. Bertso Musikatuak entzuteko parada izango da gaur, 22:00etatik aurrera, Villa Manuelako pilotalekuan.

Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez hartu beharko dira, 18:00etan, Modelo aretoko leihatilan.

Urteroko moduan, saioaren amaieran ezagutu ahal izango da aurtengo Basarri Bertsopaper Sariko txapelduna, eta sorta irabazlea entzuteko aukera ere egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide