Abuztuaren 1ean egingo da presoen aldeko elkarretaratzea Zarauzko hondartzan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 9a, 08:30

12:00etan Musika Plazan batzeko deia egin du Etxeratek, handik hondartza aldera abiatzeko. Euskal Herriko hondartza askotan egingo dira mobilizazioak. 

Aurtengo udan ere, hondartzetako elkarretaratzeak egiteko deia plazaratu du Etxeratek, euskal presoen alde. Abuztuaren 1ean egingo dira mobilizazioak Euskal Herriko hondartzetan, eta zehaztu dutenez, Zarautzen Musika Plazan batzeko deia egin diete herritarrei. 12:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, eta handik hondartza alderako bidea hartuko dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide