Zinema frontoian jokatu dute Dandako pala txapelketa

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 9a, 13:00

Lagun giroa nagusi zutela jokatu zuten atzo Danda Gazte Asanbaldak Pala Txapelketa. Hasiera batean Iñurritzako frontoian iragarrita bazegoen ere, eguraldi aldakorra zegoenez, Zinema pilotalekuan (Gaztelekuan) aritu ziren jokoan. Palan jardun ostean, zineforum saioa izan zuten gauean Putzuzulon.