Murkileko ekaineko zozketak baditu irabazleak

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 12a, 09:07

Ana Maria Sanchez, Jone, Mertxe Gomez, Lander Aranburu Arrieta, Irune Landa, Myriam Aristi Igartua, Olatz, Beñat, Amaia eta Belen Mancisidor izan dira Murkilen ekaineko kanpainako zozketen irabazleak. Aipatutakoek 20 euroko bost bono irabazi dituzte.

Laspiur Zarautz, Kaïoa, Gemma Estética Zentroa, Noah´s Secret, Strategia Bicolore, Atlas Stoked, Mane Boutique, El Palacio del Niño eta Zbitt negozioetan egindako erosketei esker lortu zituzten sariak.

Gainera, uztailaren 18ra arte Murkil txartelarekin kanpaina berria martxan dagoela gogoratu nahi izan dute, eta bezeroek erosketak doan lor ditzaketela.