ZAEko neskek zortzigarren egin dute gaurko estropadetan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 10a, 11:35
Artxiboko irudia.

Bederatzigarren postuan daude ETE ligako sailkapen orokorrean, aurreko asteburuan bezalaxe. Bihar goizean Lekeition izango dute estropada.

Gaurkoan Donostian jokatu dute ETE ligako estropada, 10:45ean hasita. Aurreneko txandan aritu dira Zarautz Arraun Elkarteko neskak, Lapurdi eta Castro Canteras de Santullan taldeekin batera. Zarauztarrak izan dira azkarrenak txanda horretan, 11:42,94 denborarekin. 12:07,79 denbora egin du Lapurdik eta 12:20,60 Castrok.

Gaurko estropadan, hala, zortzigarren postuan sailkatu da ZAE. Aurreko asteburuan baino emaitza hobeak lortu ditu beraz, bederatzigarren egin baitzuen aurreko igandeko jardunaldian eta hamargarren larunbatekoan. Deusto-Tecuni-Bilbao taldeko neskak nagusitu dira gaur; bigarren sailkatu da Tolosaldea eta hirugarren Hibaika Jamones Ancin.

ETE ligako sailkapen orokorrari dagokionez, oraingoz, bederatzigarren postuan dago Zarautz, aurreko asteburuan bezalaxe. 19 puntu eskuratu ditu guztira, haren aurretik dagoen Lutxanak baino 3 puntu gutxiago.

Bihar, uztailaren 11n, Lekeition izango dira ETE ligako estropadak. 12:00etan ekingo diote lehiari.

ESTROPADAKO SAILKAPENA

  Elkartea Denbora Puntuak
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:57,80 11
TOLOSALDEA A.K. 11:01,05 10
HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:10,50 9
ONDARROA-CIKAUTXO 11:16,31 8
SAN JUAN-IGARTZA 11:20,79 7
DELTECO ZUMAIA 11:23,00 6
ISUNTZA-ELECNOR 11:34,73 5
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 11:42,04 4
LUTXANA A.E. 11:43,04 3
10º LAPURDI 12:07,79 2
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:20,60 1

SAILKAPEN OROKORRA

  Elkartea Puntuak
TOLOSALDEA A.K. 64
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 60
HIBAIKA JAMONES ANCIN 54
SAN JUAN-IGARTZA 44
DELTECO ZUMAIA 44
ONDARROA-CIKAUTXO 39
ISUNTZA-ELECNOR 31
LUTXANA A.E. 22
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 19
10º LAPURDI 12
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 7