Seigarren izan dira zarauztarrak KAE 2 mailako estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 10a, 13:26
Zarautz-Gesalaga-Okelanen hiru traineruak

Bigarren txandan atera dira gaur ere Zarautz-Gesalaga-Okelanen B traineruko mutilak, eta lan txukuna egin dute.

ETE ligako estropaden ondoren, KAE 2 mailakoak ureratu dira gaur Donostian. Gizonezkoen Zarauzko B trainerua seigarren geratu da estropadan, eta bigarrena izan da bigarren txandan. Sailkapen orokorrean aurkari zuzena duten Mutrikuk baino denbora hobea egin dute gaurkoan Zarautz-Gesalaga-Okelanekoek, baina, hala ere, postu bat beherago daude sailkapenean; seigarren doa Mutriku 24 punturekin eta zazpigarren Zarautz, 20 punturekin. Dena den, gaurko puntuek aldea txikitzeko balio izan diote Zarautzi. 

Hemen ikusgai gaurko emaitzak:

1. Busturialdea 21:13,09 10
2. GO-FIT Hondarribia 21:27,24 9
3. Portugalete 21:31,38 8
4. Deusto-Bilbao B 21:38,91 7
5. Donostiarra-Amenabar 21:40,12 6
6. Zarautz-Gesalaga-Okelan 21:48,90 5
7. Mutriku 22:08,88 4
8. Hibaika 22:20,79 3
9. IRC Santoña 22:24,75 2
10. Illunbe-Funeraria Vascongada 22:46,77 1

Sailkapen orokorra:

1. Busturialdea 35
2. Portugalete 35
3. Go-Fit Hondarribia 29
4. Donostiarra-Amenabar 26
5. Deusto-Bilbao B 25
6. Mutriku 24
7. Zarautz-Gesalaga-Okelan 20
8. Hibaika 14
9. IRC Santoña 8
10. Illunbe-Funeraria Vacongada 4