Haize-Orratz gaztelekuaren irteeretara joateko izena emateko aukera dago oraindik

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 10:54

Uztailerako hainbat txango antolatu zituen Gaztelekuak, eta horietan parte hartu nahi dutenek izena sei egun lehenago eman behar dute.

Ohiko ekintzez gain, hainbat irteera antolatu ditu Haize-Orratz gaztelekuak uztailean zehar egiteko. Horietako hiru egin dituzte jada– snorkel Getarian, piragua Donostian eta paintball saioa Lasturren–.

Datorren astean beste bi irteera izango dira, bata uztailaren 15ean, osteguna, eta bestea 17an, larunbata. Aurreneko egunean eskalada egingo dute Donostian, eta bigarrenean, volley ball Deban. Ordea, izena irteera eguna baino sei egun lehenago eman behar dela ohartarazita dute antolatzaileek.

Beraz, azken bi irtereetara joateko aukera izango lukete oraindik izena eman ez duten gaztetxoek. Deban paddle surfa egingo dute uztailaren 29an –9 euro kostako da ekintza horretan parte hartzea–, eta uztailaren 30ean, berriz, afari-merienda egingo dute Mollarrin. Bi euro ordaindu beharko da mokadua. Afari-merienda horrekin amaituko dira uztaileko irteerak.

Izena eman nahi dutenek Gazte Informazio Bulegora bertaratu beharko dute, beranduenez ekintza baino sei egun lehenago.