Mutrikuri aurre hartuta, puntu garrantzitsuak eskuratu ditu asteburuan Zarautz B taldeak

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 19:52

Zarautz-Gesalaga-Okelanen gizonezkoen bigarren taldea zazpigarren postuan da KAE2ko sailkapen nagusian, atzo Donostian jokatutako estropadan seigarren egin baitzuen.

Donostian jokatu zuten estropada atzo KAE2 ligako hamar traineruek, eta zarauztarrek lan txukuna egin zuten, nahiz eta beren txandan – bigarren txanda– denbora txarrena egin. Deusto gailendu zen txandan 21:38,91 denbora eginda, eta zarauztarrek 21:48,90 denboran amaitu zuten estropada.

Busturialdea izan zen garailea 21:13,09 denborarekin, eta bera da lider sailkapen orokorrean, Portugaletekin puntuetara berdinduta –35 puntu dituzte biek–. Zarautz-Gesalaga-Okelanek seigarren postuan amaitu zuen estropada, eta zazpigarrenak dira sailkapenean. Mutrikurengandik lau puntutara kokatu dira, atzo haiei aurre hartuta Donostian.

Zarauztarrek azaldu dutenez, estropada "oso gogorra" izan zen, "oso parekatua" Deustorekin, eta Donostiarra atzean uzten ere hasi ziren, baina "hirugarren luzean nekea" sumatu zuten eta arraunketarekin ere ez zuten asmatzea lortu, eta aurrez lortutako tartea galdu egin zuten.

Igandean 11:00etan izango dute hurrengo hitzordua, Portugaleten.

ESTROPADAKO EMAITZAK

1. BUSTURIALDEA 21:13,09 10
2. GO-FIT HONDARRIBIA 21:27,24 9
3. PORTUGALETE 21:31,38 8
4. DEUSTO-BILBAO B 21:38,91 7
5. DONOSTIARRA-AMENABAR 21:40,12 6
6. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:48,90 5
7. MUTRIKU 22:08,88 4
8. HIBAIKA 22:20,79 3
9. IRC SANTOÑA 22:24,75 2
10. ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA 22:46,77 1

SAILKAPEN OROKORRA