Beste bandera bat eskuratu du Badok 13k

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 12a, 11:15

Larunbateko garaipenarekin, sailkapen nagusiko lidertza berretsi du Badok 13 Zarauzko beteranoen traineruak.

13. Karmengo Ama Ikurrina izan zuten jokoan larunbatean, Plentzian (Bizkaia), La Salve ligako arraunlari beteranoek eta, beste behin, nagusitasunez erdietsi du bandera Badok 13 traineruak. Hamabost minuturen azpitik burutu zituzten lanak Zarauzko eta Orioko beteranoek, eta ligan beren lidertza berretsi zuten atzoko garaipenarekin.

Bi segundora helmugaratu zen Fortuna ontzia, eta hamasei segundora, berriz, Pontejos.