Iraola-Manterola eta Lakuntza-Tolosa bikoteek egin dute aurrera pala txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 13a, 10:19
Atzoko jardunaldiko irudia. (Aritz Mutiozabal)

Bihar izango da final laurdenen bigarren jardunaldia, eta beste hiru bikote ariko dira lehian Aritzbatalde kiroldegian.

Atzo hasi zen Aritzbatalde kiroldegian Emakumezkoen 13. Pala Txapelketa, eta lehen jardunaldiaren ostean, erabakita geratu dira uztailaren 19an, datorren astelehenean, jokatuko diren finalaurrekoetako lehen bi bikoteak. Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak lortu zuten lehen txartel zuzena atzoko bi partidak irabazita eta, Irati Tolosak eta Ainhoa Lakuntzak ere sailkatzea lortu zuten, Lide Ignaciori eta Irune Zapiraini gailenduta.

Hurrengo final laurdena bihar jokatuko da, eta honako hiru bikote hauek hartuko dute parte: Nerea Fernandez eta Garbiñe Elola; Amaia Aizpuru eta Idoia Arrillaga; eta Garbiñe Tijero eta Axpi Azpiazu. Atzoko moduan, 18:30ean hasiko dira partidak, eta 30 tantora jokatuko dituzte. Biharko emaitzekin, osatuta geratuko dira finalaurreko norgehiagokak.

Erlazionatuak