'Panoli Kabareta' emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bihar haurrek

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 14a, 09:00

Antzerkia Familian programaren barruan, Electrico28 konpainiaren Full house antzezlana zegoen iragarrita biharko, baina osasun arazoak direla medio, bertan behera geratu da. Horren ordez, Ganso & Cia konpainiaren Panoli Kabareta ikuskizuna antolatu du Kultura Sailak.

19:00etan hasiko da ikuskizuna Villa Manuelako pilotalekuan, eta gonbidapenak 18:00etan jarriko dituzte eskuragarri Modelo aretoko leihatilan.