Auzolana eta bertso-afaria egingo dituzte bihar Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 14a, 10:00

19:00etan jarriko dituzte bertso-afarirako sarrerak salgai, gaztetxean bertan, 10 euroan.

Danda Gazte Asanbladak uztailerako prestatu duen egitarauaren barruan, auzolan saioa eta bertso-saioa izango dira bihar Putzuzulo gaztetxean. 16:00etan egin dute auzolanerako deialdia eta, ondoren, 20:00etan, bertso-afaria izango da. Uxue Alkorta, Aner Euzkitze, Markel Eizgirre eta Ane Peñagarikano ariko dira afalostea bertsoz girotzen. Jakitera eman dutenez, 19:00etan jarriko dituzte afaritarako sarrerak salgai gaztetxean bertan, 10 euroan.