PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak zarauztarrek? eta getariarrek?

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 14a, 11:00

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu du ZARAUZKO HITZAk. Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko taldeek? Horixe egingo dugun galdera. Gainera, aurten Getariako taldeaz ere galdera bera egingo dugu.

Sari ederrak daude jokoan bi porretako irabazleentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak (Getaria) eta bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak (Zarautz).

Porretan parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN, ZARAUZKO PORRA

HEMEN, GETARIAKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!