Nafarroako konspirazioak izango dituzte aztergai aste honetan Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 14a, 16:00

36ko Gerraren hasiera suposatu zuten Nafarroako konspirazioen inguruan izango da ostiral honetako Photomuseumeko saioa. 1936ko martxoaren 14an, Emilio Mola Vidal jenerala Iruñera iritsi zen bere familiarekin, lekuko Gobernu Militarraren agintea hartzeko. Espainiako II. Errepublikako Fronte Popularraren Gobernuak bidali zuen hara. Mola jeneralaren jarduerek, 36ko uztaileko kolpe militarra eragin zuten, eta ondoren, gerra zibila (1936-1939). Molak konspirazio militarra martxan jarri zuen eta baita altxamendua iragarri ere irrati-mintzaldi batean.

Saioa 18:00etan izango da, eta doako sarrera izango du.