Zarautz Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 14a, 16:48

Bi zati izango ditu kontzertuak: lehenengo elizako sei kanta abestuko dituzte eta, ondoren, bestelako zazpi.

Udako Kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak larunbatean, Frantziskotarren elizan. 21:30ean hasiko da emanaldia, eta jakitera eman dutenez, bi zatitan banatuko dute egitaraua. Lehen zatian, elizako sei abesti eskainiko dituzte Joxe Iturria organo-jotzailearen laguntzaz. Bigarren zatian, berriz, bestelako zazpi abesti kantatuko dituzte, eta Antxon Sarasua piano-jotzailea izango dute lagun horietan. Abesti batean, Igor Gartziak ere lagunduko du abesbatza zeharkako flautarekin.