HARA! Ilara luzea egin da Izaroren kontzerturako sarrera eskuratzeko

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 17a, 09:31

Gaur 09:00etan jarri dituzte salgai Izaro abeslariak datorren ostiralean, hilaren 23an, Lizardi kirol aretoan emango duen kontzerturako sarrerak. Musikari mallabiarra entzuteko gogotsu dabil jendea antza denez, Zigordia kalearen zati handi bat hartzen zuen ilara osatu baita sarrerak eskuratzeko. 

Argazkia: Patxi Galarraga