Gaztetxean sartu direla salatu dute Putzuzuloko kideek

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 17a, 10:00

Putzuzuloko kideek beren sare sozialen bidez salatu dutenez, asteazken gauean "gaztetxera indarrez sartu" ziren. Argi utzi nahi izan dute ez dela lapurreta bat izan: "Barruan zegoen materiala hankaz gora jarri, hainbat eragileren materiala hondatu eta gaztetxe kanpora atera dute". Honakoa ez da Putzuzulora sartzen diren lehen aldia izan.