Salgai daude Reala B-Eibar partidarako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 17a, 13:00

Datorren larunbatean jokatuko da, hilaren 24an, Astin. Hiru sarrera mota daude, eta Surtidor, Itxas-Lur eta Eguzki tabernetan eros daitezke.

Gaur zortzi, uztailaren 24an, bigarren mailako lagunarteko futbol  partida ikusteko aukera paregabe izango da Astiko futbol zelaian. Xabi Alonsoren Reala B eta Gaizka Garitanok zuzentzen duen Eibar ariko dira nor baino nor, 11:00etatik aurrera.

Zarautz Kirol Elkarteko futbol ataleko kideek partida ikusteko sarrerak jarri dituzte dagoeneko salgai, Surtidor, Itxas-Lur eta Eguzki tabernetan: tribunan 15 euro balio du; eta zutik 10 euro helduek eta 12 urtera arteko haurrek 5 euro. Antolatzaileek jakinarazi dute edukiera mugatua izango dela.

Jende pilaketak saiheste aldera, ahal den neurrian sarrerak aldez aurretik erosteko gomendatu dute, baita partida egunean autoen erabilera ekiditera bertaratzeko orduan. Kantina irekita egongo da norgehiagoka jokatzen den momentuan.