Eskoriatzako lasterketa jokatuko dute bihar Euleneko txirrindulariek

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 17a, 17:00

Eulen taldeko txirrindulari hainbat Zamorako itzulian ari dira, eta bigarrengo etapan podiuma egiteko aukera izan zuten. Izan ere, Santiago Mesa laugarren izan zen esprintean; eta hori lasterketako azken txanpan arazo teknikoak izan zituela. Bestalde, Zamoran ez dauden taldeko gainerako txirrindulariak Eskoriatzako lasterketa jokatuko dute bihar, 118 kilometroko ibilbidea, Leintz-Gatzaga hiru bide igota.