Bertan behera geratu da Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Caminoren kontzertua

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 18a, 14:52

Adarretatik jaialdiak ezingo dio urrezko brotxerik jarri asteburuari. Jaialdiko azken kontzertua eskaintzekoak ziren gaur Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera geratu da gaurko kontzertua "osasun arazoengatik".

Emanaldia atzeratu egingo dela aditzera eman dute, baina ez dute jakinarazi data berririk oraingoz.