Seigarren sailkatu da Zarauzko bigarren ontzia Portugaleten

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 18a, 16:35
Zarautz-Gesalaga-Okelan B trainerau (Josu Zelaiaran)

Une honetan, zazpigarren postuan dago kokatuta KAE 2 ligako sailkapen orokorrean.

Etxeko traineruak eraman du Portugaleteko XXXIX. Bandera, eta KAE 2 ligako lidertzari heldu dio. Zarautz-Gesalaga-Okelan gizonezkoen bigarren taldea bigarren txandan aritu da arraunean, Mutrikurekin eta Deustorekin batera, eta lehen ziaboga bitartean, parekatsu joan dira hiruak. Bigarren luzetik aurrera, ordea, atzean geratzen joan dira zarauztarrak, eta estropadak aurrera egin ahala, aurkariek aldea nabarmendu dute, batez ere, txandako irabazle izan den Deustok.

Azkenean, gaurko sailkapenean seigarren bukatu du Zarautzek, eta une honetan zazpigarren postuan dago ligako sailkapenean, 25 punturekin; Donostiarra aurretik du bi puntu eskasera, 27 punturekin. 

SAILKAPENA

Postua Taldea Denbora
PORTUGALETE 21:06,75  
DEUSTO-BILBAO B 21:09,46  
BUSTURIALDEA 21:14,20  
MUTRIKU 21:17,66  
HIBAIKA 21:30,09  
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:39,76  
GO-FIT HONDARRIBIA 21:41,72  
IRC SANTOÑA 21:58,68  
ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA 22:23,20  
10º DONOSTIARRA-AMENABAR 22:44,12