'Go!azen'-eko bideokliparen grabazioan murgilduta daude Errazkin eta Azpirotz

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 20a, 17:00

Lagunak izeneko abestia argitaratuko du aurtengo udan ETBko Go!azen telesailak. Ekoizpen etxekoek bideokliparen grabazioan sartu dituzte kamerak, aktoreen giroa jasotzeko; Orioko parajeetan aritu dira, besteak beste. Bertan ikus daitezke Aitziber Errazkin eta Malen Azpirotz zarauztarrak.