Errefuxiatu juduen inguruan arituko dira gaur Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 23a, 10:00
Sant Louis ontzia. (Photomuseum)

1939an AEBetara eta Kubara sartzea ukatu zieten errefuxiatu juduen inguruan hitz egingo dute gaurko Gela saioan. 937 pertsonak Sant Louis ontzian egin zuten Hanburgotik Habanarainoko bidea, Hirugarren Reichetik ihesi. Lehorreratzea galarazi zieten, ordea, eta Europara itzuli behar izan zuten. Gaur hori guztia izango dute aztergai Photomuseumen, 18:00etatik aurrera. Doakoa izango da sarrera.