Julen Alonsoren 'Sutan dantzan' ikuskizunerako sarrerak Internetez eros daitezke

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 27a, 10:16

Julen Alonsok Eneritz Aulestia zarauztarra alboan duela eskainiko du Sutan dantzan ikuskizuna, beste hainbat musikarik lagunduta. Oinkari dantza taldeak ere parte hartuko du.

Ostiral honetan Sutan dantzan ikuskizuna eskainiko du Julen Alonso musikari oriotarrak, beste hainbat musikarirekin eta Oinkari dantza taldearekin batera. Lizardi kirol aretoan izango da emanaldia, eta Jaiak eta Ekitaldiak departamentutik jakinarazi dutenez, oraindik sarrera batzuk eskuragarri daude, Internet bidez. Helbide honetan eros daitezke sarrerak, 10 euroan.

Hemen dago ikusgai emanaldiaren laburpen bideoa: