Enabi taldeak kontzertua eskainiko du bihar gaztetxean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 28a, 08:57

Auzolan saioaren ondoren, kontzertua antolatu du Danda Gazte Asanbladak.

Danda Gazte Asanbladak uztailerako prestatu duen egitarauaren barruan, auzolana eta kontzertua izango dira bihar, ostegunean, Putzuzulo gaztetxean. 16:00etan jarri dute auzolanerako hitzordua, eta 19:00etan, Enabi taldeak kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak 18:30ean jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan, hiru euroan. Jakinarazi dute pertsona bakoitzeko bi sarrera erosi ahalko direla gehienez.