Zabalik dago Lege Zaharren enparantzako artisau azoka

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 31a, 13:50

Nahia elkarteak antolatuta, hamalau postu jarri dituzte, eta eskuz egindako produktu erakargarriak erosteko aukera dago bertan: esku pilotak eta jostailuak, xaboiak eta bitxiak, arropa... Txalaparta txikiak ere badaude. 

10:30ean zabaldu ditu atean Lege Zaharren enparantzan jarri ohi duten artisau azokak, eta gaur larunbata, eta bihar, igandea, goizez eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, 21:00ak arte. 

Nahia elkarteak antolatuta, hamalau postu jarri dituzte– horietako lau zarauztarrek–, eta eskuz egindako produktu erakargarriak erosteko aukera dago bertan: esku pilotak eta jostailuak, xaboiak eta bitxiak, arropa... Txalaparta txikiak ere badaude.