Hamargarren izan da Zarautz erlojuaren aurka Bilbon

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 31a, 19:52

Hondarribia nagusitasun handiarekin gailendu da Eusko Label ligako estropadan, zazpi segundo aterata Zierbenari, ia hamabi Santurtziri, eta hamahiru Oriori.

Bederatzigarren jardunaldia izan da jokoan gaur Bilboko itsasadarrean erlojuaren aurka. 19:53 denbora eginda, aurre hartu diote aurreneko txandan aritu diren beste bi taldeek: Tiranek eta Aresek. Tiran erraz nagusitu zaio, sei segundoko aldearekin (19:47). Ares, berriz, segundo bakarragatik (19:52) gailendu zaio Zarautzi. Isuntza zen txanda horretan lehiatzeko laugarren taldea, baina ez du parte hartu COVID-19agatik koarentenan direlako.

Hala ere, bigarren txandan, Ondarrua Zarautzen atzetik helmugaratu da, 19:54 denbora eginda, eta hala, sailkapenean hamargarrena izan da gaur Zarautz-Gesalaga-Okelan.

Estropada Hondarribiak irabazi du nagusitasun osoz. 19:21,74 denboran egin du erlojupekoa, eta zazpi segundo atera dizkio Zierbenari, ia hamabi Santurtziri, eta hamahiru Oriori.

Bihar Santurtzin jokatuko dute estropada, ligako liderraren etxean, beraz.

Sailkapen orokorra

1 SANTURTZI 94
2 GO FIT HONDARRIBIA 90
3 ZIERBENA 83
4 ORIO ORIALKI 77
5 DONOSTIARRA AMENABAR 74
6 BERMEO URDAIBAI AVIA 69
7 CR CABO DA CRUZ 52
8 ONDARROA CIKAUTXO 50
9 ARES 39
10 LEKITTARRA ELECNOR 39
11 SD TIRAN PEREIRA 30
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN 24