Haurrentzako arrantza lehiaketak hartu du Zarauzko moila

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 1a, 17:30

Iazko etenaldiaren ondoren, haurrei zuzendutako arrantza lehiaketa antolatu dute aurtengoan Arkaitz-Mendi eta Galeperra elkarteek. Itsasoko urazaleko kirol arrantzako lehiaketa izan da, itsasertzeko jaurtiketa modalitatean. Moilatik hirugarren tunelaren arteko eremuan aritu dira arrantzan haurrak, helduen laguntzarekin.