ZKEko Herri Kirol sailaren mezua atzoko txapelketan kanpoan geratu ziren zaleei

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 2a, 11:11
Atzoko txapelketako familia argazkia. (Ibon Errazu)

Bi Harri txapelketa jokatu zen atzo Aritzbatalde kiroldegian, Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolen atalak antolatuta. Edukiera muga tarteko, txapelketa ikustera sartzerik izan ez zuten zaleei honako mezu hau helarazi nahi izan die elkarteak.

Pasa den igandean Aritzbatalde kiroldegian kirol ikuskizun eta giro ezin hobea izanagatik, Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak saileko kideok sentimendu gazi-gozoarekin geratu gara, bai baitakigu asko izan zirela sarrerarik lortu ezinda geratu ziren zaleak. Koronabirusaren pandemiak eragindako murrizketak direla eta, 400 laguneko aforoa errespetatu beharra genuen. Legediak eskatzen dituen neurriak bete zein jende pilaketak ahal den heinean saihesteko, sarreren zati bat Internetez saltzea erabaki genuen, eta azken 100 sarrerak takilan saltzeko utzi (bai baitakigu zale guztiek ez dituztela sarrerak online erosteko baliabideak), baina 400 laguneko aforoa txiki geratu zitzaigun. Ahalik eta ondoen egiten saiatu baginen ere, gauzak ez dira beti nahi bezala ateratzen eta, barkamena eskatu nahi genizueke egoeragatik minduta sentitu izan zineten guztiei, geuk ere ez baikenuen halako jende uholderik espero. Ulertuko duzuelakoan, ea gauzak
 ndobidean datorren urteko Zarauzko Bi Harri Txapelketan zale guztiok beste kirol ikuskizun paregabe bat ikusteko aukera dugun.