Peedöh eta Rotura taldeen kontzertuak izango dira larunbatean gaztetxean

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 2a, 17:25

Abuztuaren 7an, datorren larunbatean, Peedöh eta Rotura musika taldeak zuzenean entzuteko aukera izango da Putzuzulo gaztetxean, 22:00etatik aurrera. 

Sarrerak 19:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan, eta edukiera mugatua izango da.