'El Escuadron Suicida' filma eskainiko dute datozen egunetan Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 5a, 09:40

James Gunn zuzendari estatu batuarraren filma eskainiko dute ostiraletik asteartera Modelon. Guztira, bederatzi saio izango dira. 

Ondorengo ordutegietan egongo da ikusgai El Escuadron Suicida filma:

  • Abuztuak 6, ostirala: 18:30ean.
  • Abuztuak 7, larunbata: 16:45ean, 19:30ean eta 22:15ean.
  • Abuztuak 8, igandea: 16:45ean eta 19:30ean.
  • Abuztuak 9, astelehena (Ikuslearen Eguna): 17:00etan eta 20:30ean.
  • Abuztuak 10, asteartea: 18:30ean.