Azken Portuko festa egitaraua, dagoeneko prest

Mireia Galarza Bastida 2021ko abu. 5a, 15:39

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak abuztuaren 10etik 12ra bitartean izango dira eta, besteak beste, mus txapelketa eta txikienentzat Olinpiadak egingo dituzte.

Koronabirusak bigarrengoz baldintzatuta, baina aurkeztu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak aurtengo festa egitaraua. Abuztuaren 10ean, 11an eta 12an egingo dituzte ekintzak, eta batzordeak nabarmendu nahi izan du ekintza guztietan osasun neurriak hartuko eta jarraituko dituztela. Gainera, adierazi dutenez, beraiek ez dira "egitarautik kanpo antolatzen diren ekintzen erantzule egingo".

EGITARAUA

Abuztuak 10

16:00. Txupinazoa.

Abuztuak 11

Goizean zehar: Marrazkiz apainduko dute auzoa. Egin zure marrakia eta ondoren itsasi Plaza Gorriko paretetan.

15:30. 16:30eko Olinpiadetarako izen ematea Tentenea plazan.

15:30. 16:00etako Mus txapelketarako izen ematea Xoxoa eta Isabelen artean.

16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan. 

- Lehenengo saria: Txapela, garaikurra, Argiñanon afaria eta 150€

- Bigarren saria: Garaikurra eta 100€

- Hirugarren saria: Palmerasen afaria

- Laugarren saria: Tokionan afaria

- Auzoko onenari: Garaikurra, Xoxoan afaria eta ikurriñan parte hartzeko txartela

16:30-18:30. Haur eta gaztetxoentzat Olinpiadak. Hasiera Tentenea plazan. 3-5 pertsonako taldeetan banatuko dira, eta bakoitzak guraso arduradun bat izango du. Auzoko hiru gunetan egingo da proba, eta finala, Tentenea plazan. Parte hartzaileek musukoa jantzita eduki beharko dute eta kirol froga bakoitzaren aurretik gel hidroalkoholikoa eman.

19:00. Marina Peral, Plaza Gorrian.

20:15. Unax Noga, Plaza Gorrian.

22:00 Zirko kalejira-Arabiako gauak auzoan zehar, A&B Show-ren eskutik.

Abuztuak 12

13:00. Patata tortilla eta postre lehiaketa (puska bakarra aurkeztu beharko dute parte hartzaileek Plaza Gorrian). 

- Tortilla onenari saria: 2 pertsonentzat bazkari/afaria Izeta sagardotegian

- Postre onenari saria: 2 pertsonentzat bazkari/afaria Zubiondon

16:30. Txikidantz haurrentzako diskofesta, DJ Asier Burgueteren eskutik.

19:00. Elektropeña, Plaza Gorrian.

22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian. Uxue Alkorta, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Iker Zubeldia eta Sustrai Colina