Daniel Txopitearen 'Bihotz bihotzetik' erakusketa zabaldu dute Torre Luzean

Mireia Galarza Bastida - Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 6a, 12:00

Margolaria denbora luzez bizi izan zen Zarautzen, eta urte horietan sortutako margolanekin osatu dute erakusketa Txopitearen familiakoek. Egunero egongo da ikusgai irailaren 12a bitartean, 18:00tatik 20:00etara.