'Tiempo' eta 'Spirit: Indomable' filmak emango dituzte Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 11a, 15:58

M. Night Shyamalan zinema zuzendari ezagunaren azken filma egongo da ikusgai pantaila handian datozen egunetan. Haurrentzat, berriz, Spirit: Indomable animaziozko filma emango dute.

Ondorengo ordutegian izango dira zinema saioak:

  • Abuztuak 13, ostirala: 18:30ean Tiempo.
  • Abuztuak 14, larunbata: 16:45ean Spirit: Indomable, 19:15ean Tiempo eta 22:15ean Tiempo.
  • Abuztuak 15, igandea: 16:45ean Spirit: Indomable eta 19:15ean Tiempo
  • Abuztuak 16, astelehena (Ikuslearen eguna): 17:00etan Tiempo eta 20:30ean Tiempo.
  • Abuztuak 17, asteartea: 16:45ean Spirit: Indomable eta 19:15ean Tiempo.