Bertsozaleek hitzordua dute gaur Azken Portun

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 12a, 09:32

Uxue Alkorta bertsolaria ez-kopla txapelketan.

DJek girotuko dute plaza gorria arratsaldean, eta 22:00etan bertsolariak igoko dira oholtzara.

Txosnagunerik gabe, kontzertu handirik gabe eta ekintzak egokituta ari dira ospatzen aurtengo Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak. Gaur amaituko da hiru eguneko egitaraua, bertso saioarekin. 22:00etan hasiko da saioa plaza gorrian, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan: Uxue Alkorta, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amaia Agirre. 

Bertso saioaren aurretik, DJak ariko dira plaza girotzen. 16:30ean DJ Asier Burguetek haurrentzako Txikidantz diskofesta eskainiko du, eta 19:00etan Elektropeña DJak eskainiko du emanaldia.