Bideoa: Hondakinez beteta agertu da Borghetto ingurua

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 13a, 17:00

Kalefit erabiltzaileak Facebooken zabaldu duen bideoan ikus daitekeen moduan, botilaz, lataz, plastikoz eta basoz beteta agertu da gaur goizean Borghetto ingurua.

Goizean goiz ariketa fisikoa egitera malekoira joan direnek egoera tamalgarrian topatu dute ingurua, eta hori erakusten duen bideoa sare sozialetara igo dute, gertaera salatzeko. Mezu honekin zabaldu dute bideoa: "Zer gertatze zaio jendeari? Hau nazka, egunero topatzen ditugu latak eta botila hautsiak, baina gaurkoa, benetan penagarria. Bideoan gu entrenatzen geunden zatia bakarrik ikusten da, baina Borghetto osoa zerri-zerri zegoen, ni bertan entrenatzen nabilenetik inoiz baino gehiago. Harrituta geratu gara ni eta taldekideak. Ez dugu behin ere kirol arlotik kanpoko publikaziorik egiten, baina uste dut gaur egin beharra zegoela, arazo larria iruditzen zaigu eta".