Seguridad Socialen rock doinuek hartu dute bart Lizardi aretoa

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 14a, 09:03

Desberdinak ari dira izaten aurtengo udako kontzertuak. Jende pilaketak ekiditeko helburuarekin, malekoian izan beharrean, Lizardi kirol aretoan ari dira izaten emanaldiak. Atzokoan, Seguridad Social taldea igo zen oholtzara, eta gozatua hartu zuen publikoak rock doinuekin. 

Hurrengo ostiralean, En Tol Sarmiento Arabako taldearen txanda izango da. Atzo izan zen aukera sarrerak aurrez aurre erosteko Modeloko leihatilan, eta geratzen direnak astelehenetik aurrera erosi ahalko dira, Internet bidez.

Argazkiak: Turismo Zarautz